XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IGUZKIA, ON ALA KALTE?

Nahiz iguzkiaren sasoina badoan, badira iguzkiaren alde ta kontra ari direnak osasun mailean.

Batetik bitaminez aberats dela larruarentzat, kolore beltzaranen moda ahantzi gabe, bestetik aldiz erretzen duela eta gehiagorik ere bai.

Bixtan da osasunaren laguna dela iguzkia.

D bitamina laguntzen du eta iguzki eskasak hezurren ahulegia dakarke.

Badira ere kasuak, iguzkiak erromatismak eztitzen baititu.

GORPUTZA ETA BEROA

Halere ez da behar gorputza beroarekin bortxatu.

Honek 37 grado inguruan egoiteko, badauzka bere beroaren berdintzaleak berekin: haietan hoberena da izerdia, honek kanporatzen baitu gorputzaren beroegia.

Orenean 40 grama izerdik aurtikitzen dute egunean pinta bat ur eta 10 grama gatz.

Eta gure inguruko beroak 25 grado pasatzen dituelarik, edo lan bortitz bat egiten dugularik, edo oraino sukarra badugularik, izerdia abiatzen da gogotik.

Bero soberakina, aire eskasez edo lan bortitzegiaz, kaltegarri izan ditake.

Kaltegarri ere iguzki kolpea, hala-nola iguzkitan gehiegi uzten delarik burua: berdin ohargabean, odola heldu da bururat, izerdia eta egarria agertzen, orobat buruko mina, burtxoradurak eta alditxardurak, eta sukarra 39 edo 42-tara igan ditake ezagutza ere gal ditakeelarik.

Aski goiz hartua delarik berotze hori ez da afera bat: gorputza laxatuz, emeki freskatuz, gutika edanez pasa ditake, non ez den medikuaz behartzen.

Odolaren muimendua ere traba baitezake berotzeak, on dira bereziki zangoen trenpatze hotzak, hala nola duxa bururatzean.

ZER EGIN

Ez egon iguzkitan buruhas: buruak ditu gorputzaren hotz-beroak manatzen.

Edan egunean pinta bat edo gehiago ur, ez izanik ere egarri.

Haurreri ere edanaraz.

Ez sekula lokar jan ondoan iguzkitan edo auto bero batean: badira uda guziz hola hiltzen diren haurrak.

Jauntziak erabil arinak udan, eta ahalaz xuhailak, xuriak gibelerat igortzen bai ditu iguzkiaren arraioak, iresteko orde.

Jauntzi kotoinak hobe.

Sintetikoek ez dute izerdia iresten eta beraz ez dira on.

Larruaren beiratzeko gozagailuak erabil.

Erredurak arta.

Aurpegiak on du bustitzea.

Badira hortakoak ere espresak.

Beheitikoak bildu badira beroaren ondorioz, ez har esnekirik, baizik baratzekari freskoz eginak diren gauzak, edo fruitukiz ere.